Gizartea -
TRAFIKOA
N-1ean bi autoren artean izandako istripu batek auto-ilara luzeak eragin ditu Andoainen
Ezbeharraren ondorioz, errei bat itxi dute eta zortzi kilometrorainoko auto ilarak sortu dira Lasarte-Oriara bidean.
EITB Media
Bi ibilgailuren arteko istripua gertatu da gaur goizean N-1 errepidean, Andoain parean, eta horrek ilara luzeak eragin ditu Lasartera bidean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Ezbeharra 07:45ean gertatu da, eta, ondorioz, bi erreietako bat itxi dute Lasarte-Oriara bidean. Hori dela eta, zortzi kilometrorainoko ilarak sortu dira.
Dena den, ez da inor zauritu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea