Gizartea -
BUS ELEKTRIKO INTELIGENTEA
Gasteizko BEI autobus elektrikorako txartelak erosteko hainbat gailuri eraso egin diete
Guztira, 16 ukimen pantaila eta ordainketarako 13 gailu hondatu dituzte Esmaltaciones eta Boulevard geltokien artean.
AGENTZIAK | EITB Media
Gasteizko Bus Elektriko Inteligenterako (BEI) txartelak erosteko eta kargatzeko hainbat gailuri eraso egin diete igandetik astelehenerako gauean, eta zerbitzuz kanpo gelditu dira.
Udalak azaldu duenez, Esmaltaciones eta Boulevard geltokien artean dauden 16 ukimen pantaila eta ordainketarako 13 gailu hondatu dituzte.
Tuvisako lantegiak eta makinen mantentze lanak egiteaz arduratzen den enpresa kalteak aztertzen ari dira.
Aipaturiko geltoki horietan ezingo dira txartelak erosi eta BAT txartelak diruz kargatu; aitzitik, BAT txartelarekin bidaia balioztatu ahalko da.
Izaskun Reyes Tuvisako presidenteak gertaturikoa erasoak gaitzetsi ditu eta zerbitzua ahalik eta azkarren bere onera itzultzeko lanean ari direla gaineratu du.