Gizartea -
Sutea
Sute batek kalte larriak eragin ditu Igorreko baserri batean
Etxebizitzaren tximinian piztu da sua, eta teilatua kiskali du. Hala ere, ez da inor zauritu.
EITB MEDIA
Sutea piztu da 15:45ean Igorreko Loiate auzoan, Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.
Sutean ez da inor zauritu, baina bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte.
Bi solairuko baserri bateko tximinian piztu da sua, arratsaldean, eta kalte material larriak eragin ditu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea