Gizartea -

Trafikoa

Hiru lagun zauritu dira Corellan izandako istripu batean, eta gidariak delitu mailako alkohol tasa eman du

Inor ez da larri zauritu, baina Sofia Erregina ospitalean artatu behar izan dituzte.

Corellan istripua izan duen ibilgailuetako bat. Argazkia: FOruzaingoa
Corellan istripua izan duen ibilgailuetako bat. Argazkia: FOruzaingoa

Corellan istripua izan duen ibilgailuetako bat. Argazkia: FOruzaingoa

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru pertsona zauritu dira gaur goizean Corellan (Nafarroa) izandako trafiko-istripu batean, eta gidarietako batek delitu mailako alkohol tasa eman duela egiaztatu du Foruzaingoak.

Istripua NA-6810 errepideko 5,8. kilometroan gertatu da, 07:02an, eta bi ibilgailuk talka egin ostean, bat iraulita geratu da errepide bazterrean.

Tuterako suhiltzaileak, bi anbulantzia eta Foruzaingoa bertaratu dira. 54 urteko gizonezko bat Sofia Erregina ospitalera eraman dute zauri arinekin, eta beste bi bere kasa joan dira osasun zentro horretara, horiek ere zauri arinekin.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Corella Trafiko istripuen biktimak