Gizartea -

Tren zirkulazioa

Zama arriskutsua zeraman tren bat bidetik atera da Haron, baina ez da inor zauritu

Trafikoa Nafarroatik ari dira bideratzen, kalteak izan baitira trenbidean eta katenarian.

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur goizaldean, tren baten azken bi bagoiak bidetik atera dira Harotik (Errioxa) gertu, eta trenbidean eta katenarian kalteak izan direnez, trenen zirkulazioa Nafarroatik bideratuko dute "luzaroan", konponketak amaitu arte, Adifek jakinarazi duenez.

SOS Errioxak jakinarazi duenez, ezbeharra 02:00ak aldera gertatu da, trenbidearen 124. kilometroan, Haron.

Larrialdiak koordinatzeko zentroak segurtasun indarrak eta suhiltzaileak bidali ditu, trenaren lehenengo bi bagoietan gai arriskutsuak zeudelako, baina istripuak ez du horietan eraginik izan.

Era berean, ez da inor zauritu, eta kalte materialak bakarrik izan dira, bai trenbidean, bai katenarian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Trenen Istripuak Errioxa