Gizartea -

POLIZIA OPERAZIOA

Titulaziorik gabe estetika tratamenduak eskaintzen zituen emakume bat atxilotu dute Bilbon

Atzo jasotako dei anonimo baten bidez jakin zuen Ertzaintzak sare sozialetan emakume batek aurpegiko botox eta betetze tratamenduak eskaintzen zituela, eta horiek Bilboko Iralabarri auzoko etxebizitza turistiko batean egiten zituela.

Atxiloketa izandako etxebizitzan atzemandako produktuak. Argazkia: EFE
Atxiloketa izandako etxebizitzan atzemandako produktuak. Argazkia: EFE

Atxiloketa izandako etxebizitzan atzemandako produktuak. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Titulaziorik gabe estetika tratamenduak eskaintzen zituen emakume bat atxilotu zuten atzo Bilbon, intrusismo profesionalaren delitua eta osasun publikoaren aurkako beste delitu bat leporatuta.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak  ohar batean jakitera eman duenez, herritar anonimo batek eman zien abisua atzo. Sare sozialen bidez emakume batek aurpegiko botox eta betetze tratamenduak iragartzen zituela jakin zuten. Iralabarri auzoko etxebizitza turistiko batean eskaintzen zuen zerbitzu hori. 

Oharraren arabera, bezeroak zirela esan eta emakumearekin hitzordu bat itxi ondoren, uniformerik gabeko bi agente aipatutako etxebizitzara joan ziren. Han, tratamendua hasi aurretik, bi agenteak ertzain gisa identifikatu ziren, eta egiten ari zen lanerako beharrezkoa den titulazioa eskatu zioten. Ez zeukala baieztatu zutenean, atxilotu egin zuten.

Beharrezko izapideak egin ondoren, komisaldegira eraman zuten eta datozen orduotan utziko dute epailearen esku.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Ertzaintza Gizartea Eguneko albisteak Albisteak