Gizartea -
Huescako Pirinioak
15 urteko eskiatzaile iruindar bat larri zauritu da Candanchun, elur-jausi batek harrapatuta
Taldeko jarduera batean parte hartzen ari zen, bi eski-monitorerekin batera, Tubo de la Zapatilla izeneko eremuan. Adingabea Zaragozako Miguel Servet Ospitalera eraman behar izan zuten, helikopteroan.
Agentziak | EITB Media
15 urteko adingabe iruindar bat larri zauritu zen igandean, elur-jausi batek herrestan eraman eta erdi elurperatu ondoren, Tubo de la Zapatilla izeneko eremuan, Pirinioetako Candanchu estazioan (Huesca), taldeko jarduera bat egiten ari zela, bi eski-monitorerekin batera.
Guardia Zibilak jakinarazi duenez, igandeko 11:00 aldera eman zioten abisua 112 larrialdi zerbitzuari. Deian adierazi zuten adingabea, lagunek elurpetik atera ondoren, ez zela bere onera etortzen.
Bertaratutako Guardia Zibilaren mendiko espezialistek eta eski estazioko langileek bertako osasun-zerbitzura eraman zuten adingabea, eta handik Jakara eraman zuten lehendabizi, helikopteroan, eta Zaragozako Miguel Servet Ospitalera, ondoren.