Gizartea -
DESAGERTUEN NAZIOARTEKO EGUNA
Ertzaintzak 5.500 desagerpenen berri jasotzen du urtero, eta ia guztiak argitzen dira
Salaketak 1.500 dira urtero, eta % 97,5 inguru argitzen dituzte. Segurtasun Sailak gogorarazi du desagerpenaren berri eman aurretik egiaztapenak egin behar direla, eta ez dagoela 24 ordu itxaron beharrik salaketa jartzeko.
eitb media
Ageriko arrazoirik gabe desagertutako pertsonen egunaren harira Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak zabaldu duenez, Ertzaintzak 5.500 jakinarazpen inguru jasotzen ditu urtean pertsonen desagerpenen berri emateko.
Denak ez dira salatzen, 1.500 bat salaketa jartzen dira urtean, eta ia guztiak, % 97,5, argitzea lortzen dute.
Ertzaintzak herritarrei aholku sorta bat emateko baliatu du gaurko eguna. Hauek dira horietako batzuk:
- Desagerpenaren berri eman aurretik, gutxieneko egiaztapen batzuk egin
- Ez dago 24 ordu itxaron beharrik salaketa jartzeko, ez dago gutxieneko eperik
- Ertzain-etxe batean aurrez aurre edo 112ren bidez salatu
- Salaketa edozein pertsonak jar dezake
- Desagertutako pertsonaren argazkiak eta datuak eman