Gizartea -
GIPUZKOA
Gizon bat hil zen atzo Hondarribian, sute bat itzaltzen laguntzen ari zela
Suhiltzaileekin, udaltzainekin eta ertzainekin batera baso sute bat itzaltzeko lanean ari zela hil zen. Sutea 17:30 aldera piztu zen, Artzu auzoan, eta 19:00etarako hartu zuten kontrolpean.
eitb media
Gizon bat hil zen atzo Hondarribiko (Gipuzkoa) Artzu auzoan piztu zen sute bat itzaltzen laguntzen ari zela, Udaltzaingoak baieztatu duenez.
Sutea 17:30 aldera piztu zen Jaizkibel mendiaren magaleko pinudi batean, 19:00etarako hartu zuten kontrolpean, eta suhiltzaileekin, udaltzainekin eta ertzainekin batera sutea itzaltzen laguntzen ari zen auzoko bizilagun bat da hil zena.
Udaltzaingoaren arabera, autopsiaren zain egon behar dute heriotza zerk eragin zion jakiteko, baina bihotzekoak jota hil zela zabaldu da.