Gizartea -

EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA

Espainiako Gobernuak % 50 handituko du emakumeen aurkako indarkeriara bideratutako epaileen kopurua

Felix Bolaños Presidentetza, Justizia eta Gorteekiko Harremanenetarako ministroak eman du horren berri, X sare sozialean, Emakumeen Nazioarteko Egunean.

Donostiako Auzitegia. Argazkia: EFE
Donostiako Auzitegia. Argazkia: EFE

Donostiako Auzitegia. Argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Felix Bolaños Espainiako Presidentetza, Justizia eta Gorteekiko Harremanenetarako ministroak gaur, Emakumearen Nazioarteko Egunean, iragarri duenez, % 50 handituko du emakumeen aurkako indarkeriara bideratutako epaileen kopurua.

X sare sozialean eman du horren berri, eta jakinarazi du emakumeen aurkako indarkeriaren atal guztietan egongo direla gaian espezializatutako epaileak.

"Eremu seguru gehiago eta babes handiagoa. Justizia indartsuagoa, feministagoa", azpimarratu du ministroak, gaurko eguneko manifestazioen atarian. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainiako Gobernua Espainia Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa