Gizartea -

Iruzurra

Eroski eta Consum olioak Euskadin ikertuko dituzte iruzurragatik

Konsumobidek dagoeneko Euskadin oliba olioko bi marka ikertzeko agindua eman du: Eroski eta Consum. Dirudienez, benetan balio duena baino prezio garestiagoa jarri diete produktuei.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostegun honetan Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkarteak (OCU) salatu duenez, oliba olioko hamahika marka iruzurra egiten ari dira, horien etiketek "olio estra" dioten arren, olio hura arrunta delako (eta ondorioz, garestiago saltzen da).

Radio Euskadik jakin ahal izan duenez, Konsumobidekdagoeneko Euskadin oliba olioko bi marka ikertzeko agindua eman du: Eroski eta Consum. Dirudienez, benetan balio duena baino preziogarestiagoa jarri diete produktuei.

OCUk ezarritako bi salaketei erantzuna emanez, Ana Collia Konsumobideko arduradunak esan du dagozkien kontrolak bultzatuko dituztela, ohiko prokoloarekin eginez.

Eroskiren erantzuna

Olioen kalitatearen inguruko OCUren ikerketa dela eta, Eroskik bezeroei Eroski eta Olilan markako olioak kalitatezko kontrol guztiak betetzen dituztela jakinarazi die. Froga horiek analisi fisikoak eta kimikoak dira, olibako olioari buruzko 2568/91 araudia kontuan hartuta.

Eroskik OCUren esku utzi ditu, barne eta kanpo analisien historialak, guztiek oliba olioentzako eskatutako baldintzak betetzen dituztela argi uzteko.

Gehienek legea errespetatzen dute

Kontsumitzaileeneta Erabiltzaileen Elkartearen txostenaren arabera, olio hauenkalitatea egiaztatzeko, analisi kimikoak eta organoleptikoa egindizkiete.

OCUk nabarmendu duenez, olio marka gehienak legeaerrespetatzen dute. Halaber, txostenaren ondorioak dagokien agintarieijakinarazi dietela azaldu du elkarte honek, olio markek delituren bat egin duten zehaztu dezaten.

Hojiblancak OCU salatuko du

Hojiblanca enpresak (Antequera, Malaga) salaketa jarriko dio OCUri azken horrek bere olioa kalitate txarrekoa dela ondorioztatzen duen txostena kaleratu ostean. Txosten horri dagokionez, OCUk prozedura legalak bete ez dituenaren frogak dituela bermatu du Hojiblancak.

Horrela aurreratu du Antonio Luque Hojiblancako zuzendari orokorrak, bere ustez, “OCUk ez baititu Europar Batasunak ezartzen dituen prozedura legalak bete, adibidez, iritzi gehiago kontsultatzearena”. Hori dela eta, “oso haserre” agertu da.Ostegun honetan Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkarteak (OCU) salatu duenez, oliba olioko hamahika marka iruzurra egiten ari dira, horien etiketek "olio estra" dioten arren, olio hura arrunta delako (eta ondorioz, garestiago saltzen da).Radio Euskadik jakin ahal izan duenez, Konsumobidekdagoeneko Euskadin oliba olioko bi marka ikertzeko agindua eman du: Eroski eta Consum. Dirudienez, benetan balio duena baino preziogarestiagoa jarri diete produktuei. OCUk ezarritako bi salaketei erantzuna emanez, Ana Collia Konsumobideko arduradunak esan du dagozkien kontrolak bultzatuko dituztela, ohiko prokoloarekin eginez. Eroskiren erantzunaOlioen kalitatearen inguruko OCUren ikerketa dela eta, Eroskik bezeroei Eroski eta Olilan markako olioak kalitatezko kontrol guztiak betetzen dituztela jakinarazi die. Froga horiek analisi fisikoak eta kimikoak dira, olibako olioari buruzko 2568/91 araudia kontuan hartuta. Eroskik OCUren esku utzi ditu, barne eta kanpo analisien historialak, guztiek oliba olioentzako eskatutako baldintzak betetzen dituztela argi uzteko.Gehienek legea errespetatzen duteKontsumitzaileeneta Erabiltzaileen Elkartearen txostenaren arabera, olio hauenkalitatea egiaztatzeko, analisi kimikoak eta organoleptikoa egindizkiete. OCUk nabarmendu duenez, olio marka gehienak legeaerrespetatzen dute. Halaber, txostenaren ondorioak dagokien agintarieijakinarazi dietela azaldu du elkarte honek, olio markek delituren bat egin duten zehaztu dezaten. Hojiblancak OCU salatuko duHojiblanca enpresak (Antequera, Malaga) salaketa jarriko dio OCUri azken horrek bere olioa kalitate txarrekoa dela ondorioztatzen duen txostena kaleratu ostean. Txosten horri dagokionez, OCUk prozedura legalak bete ez dituenaren frogak dituela bermatu du Hojiblancak.Horrela aurreratu du Antonio Luque Hojiblancako zuzendari orokorrak, bere ustez, “OCUk ez baititu Europar Batasunak ezartzen dituen prozedura legalak bete, adibidez, iritzi gehiago kontsultatzearena”. Hori dela eta, “oso haserre” agertu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Albisteak