Gizartea -

Erabaki judiziala

Hileta-elizkizunetan musika erabiltzeagatik ordaindu beharko da Ipar Euskal Herrian

Frantziako Justiziak arrazoia eman dio egile eskubideak kudeatzen dituen Estatuko erakundeari. Ondorioz, 1 eta 5 euro artean ordaindu beharko dira, abesti kopuruaren arabera.

Hileta-elizkizun bat, Ipar Euskal Herrian. Irudia: EITB
Hileta-elizkizun bat, Ipar Euskal Herrian. Irudia: EITB

Hileta-elizkizun bat, Ipar Euskal Herrian. Irudia: EITB

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hileta-elizkizunetan musika erabiltzeagatik ordaindu beharko da Ipar Euskal Herrian: 1 eta 5 euro artean, jartzen den abesti kopuruaren arabera. Erabakiak harridura sortu du, eta batzuek diote duintasunaren aurkakoa dela.

Frantziako Justiziak arrazoia eman dio egile eskubideak kudeatzen dituen Estatuko erakundeari. Erakunde horrek orain akordioa itxi berri du hil-etxeekin eta ehorzketak antolatzen dituztenekin.

Enpresa horiek argudiatu zuten zeremonia pribatuak antolatzen zituztela, baina Justiziak dio hileta-elizkizunak biltzar publikoak direnez legedia errespetatu behar dela, eta egile eskubideak ordaindu. Baliteke urtean artistei 800.000 euro biltzea eta banatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea Baiona Maule Donibane Garazi Musika Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Erlijioa Zuberoa Lapurdi Nafarroa Beherea