Gizartea -

Sexu-jazarpenagatiko salaketa

Juan Carlos Monederok "oraingoz" eskolak emateari utziko diola iragarri du Complutense Unibertsitateak

Otsailaren 20an jakin zen unibertsitateko Berdintasun Atalak Podemosen sortzaileari ikerketa bat ireki ziola urtarrilean, ikasle batek sexu-jazarpenaren salaketa jarri ondoren.

Juan Carlos Monedero Podemosen sortzaileetako bat. Artxiboko argazkia: EFE
Juan Carlos Monedero Podemosen sortzaileetako bat. Artxiboko argazkia: EFE

Juan Carlos Monedero Podemosen sortzaileetako bat. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Conplutense Unibertsitateko (UCM) Zientzia Politikoen Fakultateak iragarri duenez, Juan Carlos Monederok ikasturte honetan zituen irakasgaiak emateari utziko dio "oraingoz". Bestalde, Monederok EFEri azaldu dionez, "gaixotasunagatik bajan dago", ez "zigortuta".

Gaur Zientzia Politikoen Fakultateak igorritako oharrean azaldu duenez, "ikasleen artean dagoen kezka logikoaren aurrean" eskolak emateari utziko dio. Ikasleen ordezkaritzak kezka hori formalki adierazi dio gaia Dekanotzari, eta Errektoretzara eraman dute.

"Juan Carlos Monedero irakasleak ez ditu oraingoz 'Teoria politiko garaikidea' eskolak emango Zuzenbideko eta Zientzia Politikoetako gradu bikoitzean eta 'Demokrazien teoria eta praktika' Nazioarteko Harremanetako graduan", dio oharrak.

Monederok ematen dituen bi irakasgai bakarrak dira, bata derrigorrezkoa eta bestea hautazkoa, astelehen eta astearteetan. Aste honetan irakaslea ez eskoletara joan.

Gainera, Fakultateak jakinarazi du Monederoren ordezko baten bila ari direla, datorren astetik irakasgai horiek emateko eta jarduera akademikoa normaltasunez aurrera eraman ahal izateko.

Otsailaren 20an jakin zen unibertsitateko Berdintasun Atalak ikerketa bat ireki ziola urtarrilean Monederori, ikasle batek sexu-jazarpenaren salaketa jarri ondoren, eta, egun horretan bertan, Podemosek azaldu zuen alderditik kanpo utzi zutela 2023an, haren aurkako sexu-indarkeriaren bi akusaziogatik.

Bestalde, Monederok bideo eta iritzi artikulu bat argitaratu ditu Mexikoko 'Sin Embargo Al Aire' webgunean. Bertan, gaur egun "gezurren eta falbiste faltsuen aroan" bizi direla salatu du, "zoritxarrez ez baitute beti harresi bat aurkitzen ezkerrean".

Halaber, uste du politika "eskuzabaltasun handienaren lekua" dela, baina, aldi berean, "zitalkeriarik handienarena", non gai diren "lagunak sutan erretzeko norbera loratzeko".

Era berean, azaldu du jazarpen moduetako bat "heriotza zibila" dela, eta gero baieztatu du "koldarrek zein gezurtiek ez dakite egia iraultzailea dela".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainia Salaketak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Madril Sexu erasoak