Gizartea -

Sua

Sute batek zazpi zauritu utzi ditu Bilbon; horietako bi, larri

Sua 14:30ean piztu da Abusu auzoko Zamakola kaleko 22. zenbakiko etxebizitza batean. Sutea zazpi solairuko eraikin bateko lehen solairuan piztu da.

Sutea Abusun (Bilbo). Irudia: EITB
Sutea Abusun (Bilbo). Irudia: EITB

Zazpi ospitaleratu Bilbon, etxebizitza batean piztutako sutean kea arnasteagatik

0:32

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zazpi pertsona eraman dituzte ospitalera gaur, kea arnasteagatik, Bilboko Abusu auzoko etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz, Udaleko eta Segurtasun Saileko iturriek jakitera eman dutenez. Zaurituetako bi larri daude.

Sua 14:30ean hasi da, Zamakola kaleko 22. zenbakiko etxebizitza batean, eta anbulantziak eta suhiltzaileak bertaratu dira, bizilagunak etxetik atera dituzte, eta sua itzali dute.

Guztira, bederatzi pertsona artatu dituzte kea arnasteagatik, eta horietako zazpi Basurtuko, Urdulizko eta Gurutzetako ospitaleetara eraman dituzte.

Antza denez, sutea zazpi solairuko eraikin bateko lehen solairuan piztu da. Bizilagunak etxera itzuli dira dagoeneko, lehen solairukoak izan ezik, bertan piztu baita sua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Suhiltzaileak