Gizartea -

BIZKAIA

Plentziako institutu bateko ikasleek salatu dute mezu "iraingarri, matxista eta homofoboak" jaso dituztela

Uribe Kosta BHI institutuko hainbat ikaslek salatu dutenez, ikaskide batzuek eta irakasle batek jaso dituzte mezuak. Itxuraz, ikasle batzuen ordenagailuak erabili dituzte, identitatea ordezkatuta, bidalketak egiteko. Salatzaileek zuzendaritzaren jarrera salatu dute, neurriak garaiz ez hartzeagatik.

Concentración en el instituto Uribe Kosta BHI, este martes. Imagen difundida por WhatsApp
Concentración del alumnado del instituto Uribe Kosta BHI, este martes, en Plentzia

Mezu iraingarri, homofobo eta sexistak salatu dituzte Plentziako Uribe Kosta institutuan

0:44

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Plentziako institutu bateko ikasle talde batek "mezu iraingarri, matxista eta homofoboak" zabaldu dituela salatu dute instutuko horretako beste ikasle batzuek. Uribe Kosta BHI institutuko ikasle talde batek salatu duenez, ikasle batzuek eta irakasle batek jaso dituzte aipaturiko mezuak.

Atzo, asteartea, hainbat ikasle eta irakasle elkartu ziren institutuaren atarian, gertaturikoa salatzeko.

Hiruka Uribe Kostako tokiko hedabidean zabaldu duten informazioaren arabera, ikasle batzuek "mezu iraingarri, matxista eta homofoboak" jaso izan dituzte. Hori gutxi balitz, ikasle batzuek ordenagailuak erabili izan dituzte, identitatea ordezkatuta, mezuak bidaltzeko.

Egoera horren aurrean, ikasle talde batek zuzendaritzara jo zuen. Salatu dutenez, zuzendaritzak arazoari garrantzia kendu zion: "izenik ez baduzue, ezin dugu ezer egin".

Duela bi aste, emakumezko irakasle batek lekuz kanpoko mezu bat jaso zuen eta zentroari jakinarazi zion, erantzun bat emateko asmoz. Irakasleak jasotako mezuaren ondoren, kartelak jarri zituzten hezkuntza zentroan.

Salatzaileen arabera, "ez da ezer aldatu kartelak hormak jartzearekin". Halaber, zuzendaritzaren jarrera salatu dute, neurriak garaiz ez hartzeagatik.

Plentziako Udalak sare sozialetan zabaldu duen mezuan nabarmendu duenez, Plentzian ez dute "inolako eraso matxistarik edo homofoborik onartuko". Halaber, "babes osoa" helarazi die erasotako pertsona guztiei, ikasle zein irakasle.

Bestalde, EITB Mediak jakin duenez, Hezkuntza Sailak espedientea ireki du eta Ikuskaritza gertatutakoa aztertzen ari da.

Plentziako institutuko ikasleek ikastetxearen erantzun falta kritikatu dute eta neurriak eskatu dituzte
Plentziako institutuko ikasleek ikastetxearen erantzun falta kritikatu dute eta neurriak eskatu dituzte

Plentziako institutuko ikasleek ikastetxearen erantzun falta kritikatu dute eta neurriak eskatu dituzte

1:13
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gizartea albisteak Indarkeria matxistaren biktimak Prentsa digitalaren azken orduko Plentzia bideoak Gaurko azken ordukoa Hezkuntzako albisteak 2024 Mundu matxista Nerabezaroa albisteak Gazteak azken ordukoa