Gizartea -

Eusko Legebiltzarra

Zupiriak agerraldia du gaur Legebiltzarrean, Donostian atxilotu zuten emakumeari buruzko azalpenak emateko

32 urteko emakumea Zainketa Berezien Unitatean ospitaleratu behar izan zuten otsailaren 2an, atxilotu eta gero. Emakumeak hobera egin du, eta iktusa izan zuen, ez burezurreko traumatismoa.

Bingen Zupiria, Segurtasun sailburua
Bingen Zupiria, Segurtasun sailburua

Bingen Zupiria, Segurtasun sailburua

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun sailburuak Eusko Legebiltzarrean premiazko agerraldia egingo du gaur, otsailaren 2an Donostian Ertzaintzak egindako jardunari buruz informatzeko. Ertzaintzak 32 urteko emakume kolonbiar bat atxilotu zuen, eta Zainketa Berezien Unitatean ospitaleratu behar izan zuten gero.

Zupiriak Gobernantza Publiko eta Segurtasunaren Batzordearen aurretik emango ditu azalpenak (11:30).

Zauritutako emakumeak hobera egin du. Medikuen azken partearen arabera, iktusa izan zuen, ez burezurreko traumatismoa.

Zupiriak azaldu zuen oraingoz ez dutela neurririk hartu atxiloketa horretan parte hartu zuten ertzainen aurka, "ondo edo txarto" aritu ziren egiaztatu arte.

Sailburuak nabarmendu zuen Ertzaintzaren Gipuzkoako buruek hurrengo egunean "barne-prozedura guztiak" abiatu zituztela gertatutakoa argitzeko.

Horren ildotik, gaur egun hiru ikerketa daude abian: barne-ikerketa, Ertzaintzaren Kontrol eta Gardentasun Batzordearena eta Donostiako Udaltzaingoarena.

Horrela atxilotu zuten Karen Daniela Agredo
Horrela atxilotu zuten Karen Daniela Agredo

Horrela atxilotu zuten Karen Daniela Agredo

0:54

EITBk Karen Daniela Agredorekin hitz egin zuen. Horren esanetan, egun hartako 06:00etan dantzaleku batetik atera zen bikotekidearekin batera, eta gizona beste batekin "eztabaidatzen" hasi zen. Ondoren, Ertzaintza iritsi zen, eta eskuburdinak jarri zizkion mutil-lagunari. "Oihuka hasi nintzen, esanez bikotekideak ez zuela ezer txarrik egin, eta bi polizia nire gainera etorri, eta kolpeka hasi zitzaizkidan", gaineratu zuen.

Emakumearen hitzetan, konortea galdu zuen, eta bere onera etorri zenean polizia-etxean atxilotuta zegoen, gorputzaren ezkerraldea mugitu ezinik. "Medikuak esan dit buruko isuria izan dudala ezkerraldean; ez dut mugikortasunik bertan, eta bi ebakuntza egin behar dizkidate", azaldu zuen.

Horren arabera, gau hartan urduri zegoen, "baina ez nuen agenterik jo". "Justizia nahi dut", azpimarratu zuen.

Karen Daniela Agredo: ''Asaldatuta nengoen, baina nik ez nuen Ertzaintzako agenterik jo''
Karen Daniela Agredo: ''Asaldatuta nengoen, baina nik ez nuen Ertzaintzako agenterik jo''

Karen Daniela Agredo: ''Asaldatuta nengoen, baina nik ez nuen Ertzaintzako agenterik jo''

2:54
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako azken albisteak Ertzaintza Eusko Jaurlaritza Eusko Legebiltzarra argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak