Gizartea -
BIZKAIA
Euskotreneko segurtasun-langile bati eraso egin diote Zornotzako tren geltokian
CCOO sindikatuak astelehen goizean gertatutako "eraso bortitza" salatu du. Erasoaren ondorioz, biktima Galdakaoko Ospitalera eraman dute.
AGENTZIAK | EITB Media
Euskotreneko zaindari baten aurkako "eraso bortitza" salatu CCOO sindikatuak. Erasoa astelehen goizean gertatu zen, Zornotzako tren geltokian, eta biktima Galdakaoko Ospitalera eraman behar izan zuten.
Sindikatuak ohar bidez jakinarazi duenez, bi gazte ordaindu gabe trenera sartzen saiatu ziren. Orduan, Invico enpresako segurtasun-langileak kargu hartu zien eta txartela erosi behar zutela esan.
Gazteen ezezkoaren aurrean, segurtasun langileak Ertzaintzari deitu zion.
Bi gazteetako batek aurre egin zion langileari, borra kendu eta buruan hainbat aldiz jo zuen, lurrera bota arte. Lehen unean konortea ere galdu zuen.
Ertzaintza gertakarien lekura joan zenean ustezko erasotzailea identifikatu eta atxilotu egin zuen. Langilea, bien bitartean, Usansoloko erietxera eraman behar izan zuten, buruan eta begian zituen zauriak aztertu eta sendatzeko.
CCOO sindikatuak salatu duenez, behin eta berriz eskatu du horrelako zaintza-lanak bikoteka egitea segurtasun langileen, Euskotreneko langileen eta bidaiarien segurtasuna bermatzeko.