Gizartea -

ISTRIPUA

Hutsik zegoen autobus bat malda batetik behera erori da Mundakan, gidariari ahaztu baitzaio esku-frenoa ematea

Ibilgailuak BI-2235 errepidea zeharkatu du, gainerako automobilekin talka egin gabe, eta kalteak eragin ditu baina pertsona bakar bat zauritu da: Gidaria. Gernikako Ospitalera eraman dute.

Istripua izan duen autobusa. Argazkia: Bizkaiko Suhiltzaileak
Istripua izan duen autobusa. Argazkia: Bizkaiko Suhiltzaileak

Eskola-autobus bat lubeta txiki batetik behera erori da Mundakan

0:29

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hutsik zegoen eskola-autobus bat amildegi txiki batetik erori da Mundakan, gidariak ez duelako esku-frenoa eman. Ibilgailua iraulita egin da, eta bertan dago garabi astun batek kentzeko zain.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, gertakaria 07:45ean jazo da, BI-2235 errepidean, Mundaka parean, Bermeorako noranzkoan. Autobusaren gidaria gasolindegi batean gelditu da eta ibilgailutik jaitsi da, eskuko balazta jarri gabe.

Ibilgailua bi metro inguru mugitu da, errepidetik atera eta amildegi batetik erori da, eta iraulita egin da. Gidaria autobusera igotzen saiatu da eta zauritu da. Ondorioz, Gernikako Ospitalera eraman behar izan dute. Autobusa garabi astun batek kentzeko zain dago.

Autobús accidentado. Foto: Bomberos y bomberas de Bizkaia

Autobús accidentado. Foto: Bomberos y bomberas de Bizkaia

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Mundaka