Gizartea -

Araba

Gasteizko diskoteka baten atarian izandako heriotzagatik atxilotutako gizona epailearen aurrera eraman dute

Itxuraz, dantzalekuko atezainak emandako kolpe baten eraginez erori zen biktima lurrera, eta buruan jasotako kolpearen ondorioz hil zen.

Gertakaria izan den lekua, Gasteizen. Argazkia: EFE
Gertakaria izan den lekua, Gasteizen. Argazkia: EFE

Gertakaria izan den lekua, Gasteizen. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igande goizaldean Gasteizko dantzaleku baten atarian izandako heriotzarekin zerikusia zuelakoan atxilotu zuten gizonezkoa epailearen esku utzi dute gaur goizean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Gasteizko Bake kalean izan zen heriotza, 04:50 aldera, Mitika diskotekaren atarian, hain zuzen ere.

112 SOS Deiak larrialdi zerbitzuak abisua jaso zuen dantzaleku baten atarian gizon bat lurrean konortea galduta zegoela ohartarazteko.

Itxuraz, atxilotutako atezainak emandako zartako baten eraginez erori zen mutila, eta buruan hartutako kolpearen ondorioz hil zen.

Ertzaintza eta osasun-zerbitzuak bertaratu ziren, eta gizona suspertzen saiatu ziren arren, ez zuten lortu, eta bertan hil zen.

Lehen ikerketetan oinarrituta, Ertzaintzak dantzalekuko atezainetako bat atxilotu zuen gertakariarekin lotura izan dezakeelakoan.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak