Gizartea -

TRAFIKOA

N-1ean lau autoren artean izandako istripu batek bi zauritu eta auto ilara luzeak eragin ditu Villabonan

07:35 inguruan izan da istripua, Irungo noranzkoan. Bi pertsona zauritu dira eta Tolosako Asuncion klinikara eraman dituzte. 09:20 aldera bi erreiak zabaldu dituzte, eta pixkanaka-pixkanaka trafikoa normaltasunera itzuli da.

N-1 errepidea, Villabona parean, gaur goizean. Argazkia: @trafikoaEJGV
N-1 errepidea, Villabona parean, gaur goizean. Argazkia: @trafikoaEJGV

N-1 errepidea, Villabona parean, gaur goizean. Argazkia: @trafikoaEJGV

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau autok elkarren kontra jo dute, gaur goizean, N-1 errepidean, Villabona parean, eta ondorioz, 14 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 07:35 inguruan izan da ezbeharra, Irungo noranzkoan. Bi pertsona arin zauritu dira eta Tolosako Asuncion klinikara eraman dituzte.

Hainbat garabi bertaratu dira, istripua izan duten ibilgailuak bidetik erretiratzeko. Ondoren, hainbat minutuz errepidea itxi dute garbiketa lanak egiteko.

Errepidea itxita egon den bitartean 14 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira. 

09:20 aldera errepidea berriro zabaldu dute, eta pixkanaka-pixkanaka trafikoa normaltasunera itzuli da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Gizartea Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Villabona Albisteak N-1 Trafiko istripuen biktimak