Gizartea -
POLIZIA OPERAZIOA
Autodefentsa feministarako artikulu gisa saltzen ziren debekatutako 119 arma atzeman dituzte Bilbon
Halaber, kontrabandoko 194 produktu ere konfiskatu dituzte. Guardia Zibilak Zorrotzaurreko pabiloi baten jabea atxilotu du.
AGENTZIAK | EITB Media
Legez kanpoko 119 arma eta kontrabandoko 194 produktu atzeman ditu Guardia Zibilak Bilboko saltoki batean, eta objektu horiek gordetzen ziren Zorrotzaurreko pabilioi baten jabea ere atxilotu du.
Armak, lehergailuak, piroteknia, kontrabandoa eta zerga iruzurra jazartzeko planaren baitan, debekatutako armak, elikagaiak eta komestikoak internet bidez iragartzen zituen Bilboko saltoki bat ikuskatu zuten.
Pabilioi barruan autodefentsa feministarako artikulu gisa saltzen ziren debekatutako 119 arma aurkitu zituzten.
Borrokarako legez kanpoko arma hori erosten zuenari txartel baten bitartez ohartarazten zioten arma konfiskatua izateko edo isuna jasotzeko arriskua zutela. Aitzitik, eraso baten kasuan arma erabiltzera animatzen zituzten.
Aipaturiko pabilioian egindako miaketan agenteek gaizki etiketatutako 140 produktu eta jatorria zehaztu gabe zuten 54 produktu zigilatu zituen.
Saltokiko jabeari bost delitu leporatzen dizkiote: debekatutako armak ekoiztea eta saltzea, produktuen kontrabandoa egitea, kontsumo arauak urratzea, estupefazienteak izatea eta agintariei desobeditzea.