Gizartea -

Indarkeria matxista

Espainiako Poliziak 33 urteko gizon bat atxilotu du Iruñean, bikotekide ohiari sexu-erasoa egitea leporatuta

Atxilotutakoaren bikotekide ohiak salatu duenez, Baiona etorbidearen inguruan aparkatuta zegoen furgoneta baten barruan egin zion eraso. Guardiako epaileak behin-behinean aske utzi du, emakumearengandik urruntzeko agindua emanda.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak 33 urteko gizon bat atxilotu du Iruñean sexu-erasoa egin izana leporatuta. 

Atxilotutakoaren bikotekide ohiak salatu duenez, Baiona etorbidearen inguruan aparkatuta zegoen furgoneta baten barruan egin zion eraso. 

Gertaera horien ostean, emakumea salaketa jartzera joan zen, agenteek ikerketa abiatu zuten eta gizona atxilotu dute. 

Asteburuan gertatu zen erasoa, eta aste honetan, guardiako epaileak behin-behinean aske utzi du gizona, emakumearengandik urruntzeko agindua emanda.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Indarkeria matxista Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa