Gizartea -

Baso sutea

Dozenaka hektarea erre dira Xoldoko gainean izandako baso sutean

Tontorretik lakura arteko lurretan piztu dira garrak ostiral arratsaldean, bizpahiru fokutan, eta suhiltzaileek 01:30ean lortu dute sutea itzaltzea.

@antxetairratia-ren irudiak
@antxetairratia-ren irudiak

Biriatuko Xoldoko gaina mendiko suteak 10 hektarea kiskali ditu

0:37

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Dozenaka hektarea larre kiskali ditu ostiral arratsaldean Biriatun (Lapurdi), Xoldoko gaina mendian, piztutako suak. Tontorretik lakura bitarteko lurretan piztu ziren garrak, eta dozenaka hektarea kiskali dira.

60 suhiltzailetik gora aritu dira sua itzaltzeko lanean, eta dispositibo handia zabaldu dute: lau zisterna-kamioi, ahalmen handiko zisterna-kamioi bat eta drone bat, bai eta anbulantzia bat ere. Halaber, aginte-postu bat jarri dute bertan, koordinazio-lanak errazteko. Suhiltzaileek 01:30erako lortu dute sutea itzaltzea.

Inguruko 24 etxe eta ur biltegi bat zaintzen aritu dira suhiltzaileak, baina sua ez da horietara iritsi, eta ez da inor zauritu. 

Philippe Aramendi Urruñako alkateak ostiralean Euskadi Irratiari esandakoaren arabera, bizpahiru fokutan piztu zen sutea, eta, ondorioz, nahita piztutakoa izan daitekeela uste dute.

Aramendik gogoratu du prefetak debekua ezarria zuela egun hauetan sasi-erreketak egiteko, hego-haizeagatik suteak eragiteko arriskua zegoelako. Hego-haizea nahiko zakar ibili da azken orduotan inguru horietan. Hala ere, gaua sartzearekin batera, haizea moteldu egin da eta euria egin du, eta horrek asko erraztu ditu sua itzaltzeko lanak. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Suteak gaur Gizartea bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Suhiltzaileak Lapurdiko berriak