Gizartea -
ATXILOKETA
Zazpi atxilotze-agindu zituen 24 urteko gazte bat atxilotu dute Bilbon
Lau hilabete zeramatzan desagertuta, eta bide-segurtasunarekin, genero-indarkeriarekin eta etxeko indarkeriarekin lotutako delituengatik, lesioengatik, mehatxuengatik eta kondena urratzeagatik bilatzen zuten.
Agentziak | EITB MEDIA
Bilboko Udaltzaingoak 24 urteko gizon bat atxilotu du Santutxu auzoan. Zazpi atxilotze-agindu zituen, Udaltzaingoak jakinarazi duenez.
Gaztea ohiko delitugilea da, eta lau hilabete zeramatzan desagertuta. Bide-segurtasunarekin, genero-indarkeriarekin eta etxeko indarkeriarekin lotutako delituengatik, lesioengatik, mehatxuengatik eta kondena urratzeagatik bilatzen zuten.
Astelehenean, otsailaren 17an, polizia-patruila batek gazte bat ezkutatuta zegoela ikusi zuen, eta hori oso deigarria egin zitzaien agenteei.
Susmagarria atxilotu eta beharrezko eginbideak betetakoan, epailearen esku utzi zuten, eta hark badaezpada espetxeratzeko agindua eman zuen, ebatzi gabeko auzi guztiengatik epaitu arte.