Gizartea -
Osasuna
Europak baztertu nahi ditu sendagaien paperezko prospektuak
Medikuek, farmazialariek, pazienteek, kontsumitzaileek eta pentsiodunek salatu dute neurriak "arriskuan" jarriko lukeela edadekoen eta pertsona zaurgarrien osasuna.
EITB Media
Europako Batzordeak sendagaien paperezko prospektuekin amaitu nahi du, eta QR kodeekin ordezkatu.
Batzordea aukera hori aztertzen ari da, une honetan negoziatzen ari diren osasun legeen erreformaren barruan. Dena dela, estatu kideek askatasuna izango lukete neurri hori moldatzeko.
Testuinguru horretan, medikuek, farmazialariek, pazienteek, kontsumitzaileek eta pentsiodunek gogor salatu dute proiektua, uste baitute horrek "arriskuan" jarriko lukeela pertsonen osasuna, batez ere edadetuen eta zaurgarrien kasuan. Kolektibo horiek ordezkatzen dituzten hainbat elkartek adierazpena aurkeztu dute gaur, kezka agertzeko.
Bere aldetik, Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziak (Aemps) nabarmendu du Espainiak mantendu egingo duela paparezko prospektua, "hura kentzeko baldintzak izan arte".
Osasun Ministerioaren menpe dagoen agentzia horrek azaldu du neurria negoziaziatzen ari direla oraindik, eta, beraz, luze joko duela martxan jartzeak, "zenbait urte, edo hamarkada bat".