Gizartea -

Indarkeria matxista

Espetxeratu egin dute Donostian emakume bati sexu-erasoa egiteagatik atxilotutako gizona

Gertakariak otsailaren 12ko goizaldean jazo ziren, 46 urteko erasotzaileak emakumea behartu zuenean. Ertzaintzak astelehenean izan zuen gertatutakoaren berri. Indarkeria matxistagatik aurrekariak dituen gizona asteartean atxilotu zuten, 22:00ak aldera.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Otsailaren 12an, Donostian, sexu-erasoa egitea egotzita asteartean atxilotutako gizona Martuteneko kartzelan espetxeratu dute gaur, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Asteartean atxilotu zuten, 22:00ak aldera. 46 urteko gizona ertzain-etxera eraman zuten, eta gaur eguerdian epailearen esku utzi dute.

Epaileak Martuteneko kartzelan espetxeratzeko agindua eman du, arratsaldeko lehen orduan, aipatutako iturrien arabera.

Otsailaren 12ko goizaldean, erasotzaileak indarkeriaz eta larderiaz emakumea sexualki behartu zuen eta, ondoren, etxetik joan zen.

Ertzaintzak astelehenean izan zuen salaketaren berri, eta ikerketa jarri zuen abian susmagarria aurkitu eta atxilotzeko. Gizonak indarkeria matxistagatik aurrekariak ditu.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Indarkeria matxista Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Sexu erasoak