Gizartea -

AUZITEGIAK

12 urte eta erdiko zigorra berretsi diote gizon bati, bikotekidearen bilobari sexu-erasoa egiteagatik

Arabako Lurralde Auzitegiak emandako epaia berretsi du EAEko Auzitegi Nagusiak. Sententziaren arabera, gizonak sexu-erasoa egin zion 8 urteko neska bati, ibilgailu baten barruan, Gasteizen.

EAEko Justizia Auzitegiaren egoitza, Bilbon. Argazkia: EFE
EAEko Justizia Auzitegiaren egoitza, Bilbon. Argazkia: EFE

EAEko Justizia Auzitegiaren egoitza, Bilbon. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko Auzitegi Nagusiak berretsi du 12 urte eta erdiko kartzela zigorra ezarriko diola gizon bati, bikotekidearen 8 urteko bilobari sexu-erasoa egiteagatik. Arabako Lurralde Auzitegiak aurretik emandako epaia da orain berretsitakoa.

Sententziaren arabera, gizonak sexu-erasoa egin zion adin txikiko neskari Gasteizko garaje batean aparkatuta zegoen ibilgailu baten barruan. Sexu-abusu delituagatik zigortu zuen Arabako Auzitegiak.

Akusatuak errekurritu egin zuen epaia. Argudiatu zuen adin txikikoaren lekukotzan bakarrik oinarritu zela epailea eta ez dagoela froga objektiborik akusazioari eusteko. Haurraren kontakizuna ez zela sinesgarria ere esan zuen.

Helegitea aztertu ondoren, Auzitegi Nagusiak ebatzi du biktimaren lekukotza egiazkoa zela baieztatzeko frogarik egon badgoela eta, beraz, Arabako Auzitegiaren sententzia "zentzuzkoa" dela.

Erasoa izan eta urte batzuetara jarri zuen salaketa neskak. Epailearen aurreko bere deklarazioa "koherentea, sinesgarria eta zentzuzkoa" izan zela berretsi du epaileak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Matxismoa Sexu erasoak EAEko Justizia Auzitegi Nagusia