Gizartea -

TRAFIKOA

Ibilgailuen joan-etorria bere onera etorri da AP-8an eta A-8an, goizeko lehen orduko pilaketen ondoren

07:30 pasata bi istripu izan dira Aia eta Galdakao parean, biak Irungo noranzkoan. Ia ordu eta erdi iraun duten pilaketen ondoren, 09:00ak aldera normaltasuna berreskuratu da bi puntu horietan.

Irudia: @trafikoaEJGV
Irudia: @trafikoaEJGV

Irudia: @trafikoaEJGV

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Goizeko lehen orduan euskal errepide sarean izandako bi istripuk auto-pilaketak eragin dituzte. Bat, AP-8 autobidean gertatu da, 07:30 inguruan, Aiako noranzkoan, Zarauzko ordainlekutik gertu. Kamioi batek eta auto batek elkarren kontra jo dute dute eta 3 kilometrorainoko ilarak sortu dira. Ez da inor zauritu.

Ia ordu berean, beste ezbehar izan da A-8an, Galdakao parean, Irunerako noranzkoan. Auto bat bidetik atera da, eta ondorioz, bi errei itxi egin behar izan dituzte. 4 kilometroko ilarak sortu dira. Autoko gidaria Gurutzetako Ospitalera eraman dute, zaurituta.

Behin ibilgailuak bidetik erretiratuta, 09:00ak aldera trafikoa bere onera etorri da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gipuzkoa Zarautz Gizartea Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak A-8 Autobidea Trafiko istripuen biktimak