Gizartea -
POLIZIA OPERAZIOA
Epaitegietako 28 erreklamazio indarrean dituen emakume bat atxilotu dute Bilbon
Polizia Nazionalak esan duenez, baliteke atxilotutako emakumea lapurretak egiten dituen gaizkile talde bateko kide izatea.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Epaitegietako 28 erreklamazio indarrean dituen emakume bat atxilotu zuten Bilbon, joan den urtarrilaren 31n, ohiko kontrol batean atzeman ondoren. Antza, Espainiako Estatuko hainbat lekutan daude jarrita haren kontrako salaketak.
Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak jakitera eman duenez, baliteke lapurretak egiten dituen gaizkile talde ibiltari bateko kide izatea atxilotutako emakumea. Iturri horren arabera, kapital-zuriketa delituarekin lotuta ere hainbat alditan atxilotu izan dute.
Epailearen aurrean deklaratu ondoren, hark baldintzapean aske utzi zuen.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea