Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Gizon bat atxilotu dute Portugaleten, bikotekideari eraso egiteagatik

Atxilotua, 30 urtekoa, goizean eraman dute epailearengana. Emakumea ospitale batean artatu behar izan zuten, aurpegian zituen zauriak sendatzeko.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

30 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo gauean Portugaleten, bikotekideari ustez tratu txarrak emateagatik eta harengandik urruntzeko agindu judiziala urratzeagatik. Biktima osasun zentro batera eraman behar izan zuen.

22:00ak aldera, herritar batek Ertzaintzari jakinarazi zion Portugaleteko kale batean aurpegia odolduta zuen emakume bat topatu zuela. Inguruetatik zebilen patruila bat bertaratu zen, eta emakumeak sudurrean eta ahoan zauriak eta buruan kolpeak zituela egiaztatu zuten agenteek. Anbulantzia bat bidali zuten berehala, osasun laguntza emateko.

Emakumeak ertzainei esan zienez, bikotekideak eraso zion etxe barruan, ukabilkadak eman zizkion aurpegian eta buruan, eta horren aurrean, etxetik ihesi joan zen. Kalean, pertsona batek ikusi, eta hak deitu zuen 112 zenbakira.

Lehen arreta bertan eman ondoren, ospitalera eraman zuten.

Ertzainak etxera joan ziren eta bertan aurkitu zuten ustezko erasotzailea. Genero-indarkeriako delitu bat eta emakumearengandik urruntzeko agindu judizial bat urratzea egotzita atxilotu zuten.

Gaur goizean utzi dute epailearen esku, polizia-izapideak amaitu ondoren.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan; beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Portugalete Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak