Gizartea -

OSAKIDETZA

Osakidetzak 34 elgorri kasu baieztatu ditu azaroan Bizkaian atzemandako agerraldiari lotuta

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak azaldu duenez, kasu guztiek bilakaera ona izan dute.

Gurutzetako Ospitalea (Barakaldo). Artxiboko irudia: Irekia
Gurutzetako Ospitalea (Barakaldo). Artxiboko irudia: Irekia

Gurutzetako Ospitalea (Barakaldo). Artxiboko irudia: Irekia

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaian azaroan atzemandako elgorri agerraldiari lotuta 34 kasu baieztatu ditu Osakidetzak, eta horietatik 16 osasun alorreko profesionalak dira, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ostiral honetan jakinarazi duenez.

Kasu guztiek "bilakaera ona" izan dute, txertaketa-tasa altuak dituzten herrialde eta eskualdeetan —Euskadi, kasu— ohikoa den eredu epidemiologikoari jarraituz.

Osakidetzak abian jarritako zaintza eta jarraipen protokoloak indarrean jarraitzen du, eta prebentzio-neurriak indartzea gomendatzen du —maskara janztea, adibidez— osasun-eremuan dauden langileen, gaixoen eta horien laguntzaileen artean, bereziki, larrialdietan.

Halaber, txertoak egunean izatearen garrantzia azpimarratu du Osasun Sailak, bai haurren artean, bai helduen artean. Euskadin, txertoen estaldura % 96,79koa izan da (2023an) lehen dosirako, eta % 92,44koa bigarren dosirako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Eusko Jaurlaritza berriak EAE gaur Gaixotasunak albisteak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Osasunari buruzko albisteak