Gizartea -
Heriotza
Jose Aldaba hil da, sanferminetako entzierroetan Gurutze Gorriaren 'ahotsa' izan zena
Burlatarra 58 urterekin hil da, 23 urtez erakunde humanitarioaren Komunikazio eta Nazioarteko Elkarlanerako arduradun izan ostean.
agentziak | eitb media
Jose Aldaba burlatarra, azken bi hamarkadetan sanferminetako entzierroetan zaurituei buruzko informazioa ematen zuen Gurutze Gorriaren ordezkaria, hil da, 58 urte zituela, erakunde humanitarioak jakitera eman duenez.
Azken 23 urteetan Nafarroako Gurutze Gorriaren Komunikazio eta Nazioarteko Elkarlanerako arduradun izan zenak Radio Españan, Radio Cadena Topen eta Pamplona Televisionen ere jardun zuen.
"Agur esaten diogu Gurutze Gorrian lankide izan dugun Jose Aldabari. Kide handia eta profesionala izan zen, eta komunikazioarekiko zuen pasioak arrasto ezabaezina utzi du berekin lan egiteko ohorea izan dugun guztiongan", azpimarratu du erakunde humanitarioak sare sozialetan.