Gizartea -
INDARKERIA MATXISTA
Gizon batek emaztea hil du labankadaz Asturiasen
Hildakoa 40 urteko emakume bat da, hiru haur adingaberen ama. Hiltzailea, berriz, 72 urtekoa, atxilotu egin dute, indarkeria matxista leporatuta.
eitb media
Gizon batek 40 urteko emakume bat hil du labankadaz Langreon (Asturias), Espainiako Gobernuak Asturiasen duen Ordezkaritzak baieztatu duenez.
Biktima, beste gizon batekin izandako hiru haur adingaberen ama, 23:00ak aldera hil da, bart, labana batekin egindako zaurien ondorioz. Bikotekidea, 72 urtekoa, atxilotu egin dute, hilketa matxista egotzita.
Udalak elkarretaratzea deitu du 17:00etarako, udaletxearen parean, gertakaria salatzeko.