Gizartea -

Babesgabe dauden adingabeak

2.352 adin txikikok dute Hego Euskal Herrian harrera-familia baten beharra

Erdiak baino gehiago, 1.338, tutoretzapeko pisuetan edo egoitzetan daude; gainerakoak, 1.014, harrera-familietan. Egun, Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan 234 familia behar dira haur eta nerabeak hartzeko.

2.352 adin txikikok dute Hego Euskal Herrian harrera-familia baten beharra. Irudia: EITB
2.352 adin txikikok dute Hego Euskal Herrian harrera-familia baten beharra. Irudia: EITB

2.352 adin txikikok dute Hego Euskal Herrian harrera-familia baten beharra. Irudia: EITB

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hego Euskal Herrian babesgabe dauden haur eta nerabeak gero eta gehiago dira. Azken datuen arabera, 2.352 adin txikiko daude egoera horretan. Gurasoak dituzte, baina etxean dituzten arazoak direla eta, Aldundien zaintzapean daude.

Erdiak baino gehiago, 1.338, tutoretzapeko pisuetan edo egoitzetan daude; gainerakoak, 1.014, harrera-familietan.

Harrera-familiak dira adingabeentzat aukerarik onuragarriena. Egun, Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan 234 familia behar dira haur eta nerabeak hartzeko.

Araban, gaur egun 250 ume eta nerabe daude egoera horretan: egoitzetan, 145 adingabe daude, eta familietan, 105.

Bizkaian, beharra duten adingabeak 774 dira: 506 adingabe daude egoitza edo pisuetan, eta 268, berriz, familietan.

Gipuzkoan, 870 dira tutorepetza behar duten adingabeak: 483 adingabe egoitzetan daude, eta 387, familietan.

Azkenik, Nafarroan, 458 dira egoera horretan dauden ume eta nerabeak: 204 daude egoitzetan, eta 254, familietan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Bizkaiko Foru Aldundia Gipuzkoako Foru Aldundia Arabako Foru Aldundia