Gizartea -

Sustoa

Tximista batek Bilbao Basketen hegazkina jo du Frantziatik itzultzen ari zenean

"Lurreratzeko maniobran", "Amsterdametik zetorren" hegazkinean, bidaiariek "argi bizia" sentitu dute, eta horrek "bidaiari batzuk" ikaratu ditu, baina hegaldiak "ondoriorik gabe" jarraitu du.

Surne Bilbao Basketeko jokalariak FIBA Europa Kopako partida batean. Artxiboko irudia: EITB
Surne Bilbao Basketeko jokalariak FIBA Europa Kopako partida batean. Artxiboko irudia: EITB

Surne Bilbao Basketeko jokalariak FIBA Europa Kopako partida batean. Artxiboko irudia: EITB

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tximista batek Surne Bilbao Basketen hegazkina jo du Frantziatik itzultzeko bidaian, klub bizkaitarrak jakitera eman duenez. Asteazkenean Cholet Basketen aurka jokatu zuen FIBA Europa Kopako partidan.

"Lurreratzeko maniobran", "Amsterdametik zetorren" hegazkinean, bidaiariek "argi bizia" sentitu dute, eta horrek "bidaiari batzuk" ikaratu ditu, baina hegaldiak "ondoriorik gabe" jarraitu du.

Ondoren, "pistan, pilotuak egoera azaldu du", eta bidaiariek, tartean Surne Bilbao Basketeko jokalariek eta espedizioko kideek, "hamar minutu itxaron dute pistan bertan hegazkina deskargatu eta sistema guztiak aztertzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kirolak Saskibaloia Bitxikeriak Bilbo Gizartea Bilbao Basket Eguneko albisteak Albisteak Ekaitzak