Gizartea -
EGURALDIA
Iruñeko Udalak uholdeengatiko larrialdi aurreko plana ezarri du
Ivo denboralearen ondorioz, Nafarroako Pirinioak alerta laranjan daude, elurragatik, eta barnealdea eta Kantauri isurialdea, berriz, alerta horian, euriagatik.
EITB MEDIA
Ivo ekaitza gogor ari da Nafarroako bazterrak astintzen azken orduotan, eta AEMET Estatuko Metereologia Agentziak atzo ezarritako abisuak eguneratu egin ditu Foru Erkidegoan.
Hala, euriagatik alerta horia ezarri dute Kantauri isurialdeko eta barnealdeko eskualdetan; 12 orduan metro karratuko 50 litro baino gehiago pilatzea aurreikusten da eta. Haize zakarra ere etorriko omen da hurrengo orduetan, 70-80 km/h-koa
Bestalde, Pirinioetan alerta laranja dago indarrean elurragatik. 1.000 metrotik gora elurra erruz botako duela dio AEMETek. Alerta horiek goizaldeko 03:00ak arte egongo dira aktibatuta, oraingoz.
Bere aldetik, Iruñeko Udalak uholdeengatiko larrialdi aurreko plana ezarri du. Azken orduotan botatako euriteen ondorioz, ibaien ur-emaria maila oso altuan dago.