Gizartea -

Sutea

Pertsona bat ospitalera eraman dute eta bi etxebizitza kiskali dira Ermuan eta Amezketan izandako sute banatan

Bart piztu dira suteak, eta Amezketakoa guztiz amatatuta dago. Bizkaiko udalerrian, zazpi solairuko eraikin bateko etxebizitza batean piztu dira garrak, eta pertsona bat Mendaroko Ospitalera eraman dute, zaurituta. Suhiltzaileak bertan dira oraindik, sua itzaltzeko lanetan.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amezketako (Gipuzkoa) baserri bat eta Ermuko (Bizkaia) etxebizitza bat guztiz kiskali dira bart piztutako suteetan. Gainera, Ermukoan pertsona bat zauritu da eta Mendaroko Ospitalera (Gipuzkoa) eraman dute.

Amezketako sutea 22:00etan piztu da, Toloaldea auzoko baserri batean. Teilatua behera etorri da, eta suak kalte material handiak eragin ditu, baserria kiskaltzeraino. Suhiltzaileek sutea amatatu dute.

Ermuko sutea, Zerukoa kaleko zazpi solairuko eraikin bateko etxebizitza batean piztu da, 03:00etan. Pertsona bat zauritu da eta Mendaroko Ospitalera eraman behar izan dute.

Etxebizitza guztiz hondatuta geratu da, eta goiko eta beheko solairuetakoek ere kalteak izan dituzte. Sutea kontrolpean dute suhiltzaileek, baina oraindik ez dute guztiz amatatu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Ermua Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak