Gizartea -

NEURRIAK

12 urtetik beherakoentzako garraioa doan, gaurtik aurrera, Euskadi osoan

Orain arte, doakotasuna 0 urtetik 6ra bitartekoa zen; orain, 12 bete arte izango da. 130.000 adingabe inguruk eta haien familiek jasoko dituzte onurak.

Garraio publikoa. Argazkia: EITB
Garraio publikoa. Argazkia: EITB

Garraio publikoa. Argazkia: EITB

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

12 urteko eta adin horretatik beherakoek doan ibili ahal dira EAEko garraio publikoko zerbitzuetan gaurtik aurrera, eta horrek esan nahi du 130.000 adingabe inguruk eta haien familiek jasoko dutela onura.

Araban hilaren hasieran neurria ezarri ondoren, ostegun honetan jarri da martxan Bizkaian eta Gipuzkoan (Dbusen, Donostiako autobusetam, otsailaren 5ean jarriko da martxan), baita Eusko Jaurlaritzaren Euskotren sozietate publikoaren tren eta tranbietan ere.

Orain arte, doakotasuna 0 urtetik 6 urtera bitartekoa zen; neurriari esker, 12 urte bete arte ibili ahal izango dira gazteak EAEn garraiko publikoan doan. Horretarako, beharrezkoa da garraio-txartel pertsonalizatua izatea (Bat, Barik edo Mugi) eta bidaia hasi aurretik baliozkotzea.

Gainera, Euskotrenen garraiobideetan, bakarrik bidaiatzen duten 12 urtetik beherakoek gurasoen edo tutoreen baimena izan beharko dute. Baimenaren inprimakia Euskotrenen web-orrian deskarga daiteke.

Susana Garcia Chueca Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Iraunkorreko sailburuak adierazi du "familientzako oso albiste ona" dela 12 urtetik beherakoei garraio publikoa doan ematea.

Sailburuak eskerrak eman dizkie garraio publikoko erakundeei eta operadoreei, azken asteotan kolektibo horiek doakotasuna ezartzeko egindako ahaleginagatik. "Epe luzerako helburuan aurrerapauso bat da, Euskadin tarifa-sistema integratu bat sortzeko, lurraldeen araberako berezitasunekin, baina kolektibo jakin batzuek erabiltzeko eta babesteko beherapenen oinarri partekatuekin, besteak beste, gazteenak", azpimarratu du sailburuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Garraio publikoa