Gizartea -

Indarkeria matxista

Bi aldeetako 20 bat lekukok deklaratu dute Mario Lopezen aurkako epaiketaren bigarren saioan

Bost ordu inguru iraun duen saioan, biktimaren dozena bat taldekide ohik, Gernika saskibaloi taldearen entrenatzaileek eta zuzendariek, Epaileen Federazioko ordezkariek eta Mario Lopezen emazte ohiak deklaratu dute. Auzia ostegunean geratuko da epaiaren zain.

Mario Lopez saskibaloi entrenatzaile ohia, akusatuen aulkian. Argazkia: EFE
Mario Lopez saskibaloi entrenatzaile ohia, akusatuen aulkian. Argazkia: EFE

Mario Lopez saskibaloi entrenatzaile ohia, akusatuen aulkian. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Akusazioaren eta defentsaren lekukoek deklaratu dute gaur, Mario Lopez saskibaloi entrenatzaile ohiaren aurka Bizkaiko Lurralde Auzitegian egiten ari diren epaiketaren bigarren saioan.

Auzia ostegunean geratuko da epaiaren zain, proba teknikoak, aldeen behin betiko txostenak eta auzipetuaren azken deklarazioa entzun ondoren. Epaiketa ateak itxita egiten ari da, biktimaren intimitatea bermatzeko.

Bigarren saioa 9:30ean hasi da eta ia bost ordu iraun du. 20 bat lekukok deklaratu dute, tartean biktimaren dozena bat taldekide ohik. Salatzaileak entrenatzaile ohiari 1998 eta 2001 artean sexu-erasoa egin izana leporatzen dio.

Mario Lopezen abokatuak proposatutako lekukoek ere deklaratu dute. Besteak beste, Gernika saskibaloi taldearen entrenatzaileak eta zuzendariak, Epaileen Federazioaren ordezkariak eta Lopezen emazte ohia agertu dira auzitegian, auziaren gertuko iturriek jakitera eman dutenez.

Entrenatzaile ohiaren defentsak atzoko saioan ziurtatu zuenez, Lopezek biktimarekin harreman "platonikoa" izan zuen.

Fiskaltzak 14 urteko espetxe-zigorra eskatu du akusatuarentzat, baita hamar urtean zehar biktima bizi den lekura hurbiltzeko debekua eta 20.000 euroko kalte-ordaina ere.

Akusazio partikularrak, berriz, 18 urteko espetxe-zigorra eskatu du, eta defentsak, absoluzioa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Bizkaia Gernika-Lumo Epaiketak Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Feminismoa Lointek Gernika Bizkaia Sexu erasoak