Gizartea -

SUTEA

Sute batek etxe bateko hiru solairu kaltetu ditu Eibarren

Errekatxu kalean dago suak hartutako etxebizitza eraikina. Larrialdi zerbitzuek adierazi dute hiru pertsona artatu eta Mendaroko ospitalera eraman dituztela.

Sutea Eibarren. Argazkia: EITB
Sutea Eibarren. Argazkia: EITB

Hiru pertsona ebakuatu dituzte Eibarko etxebizitza batean piztutako sute baten ondorioz

0:22

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sute batek Eibarko Errekatxu kaleko eraikin bateko 3 solairu kaltetu ditu. Eguerdiko 12:00etan hasi da sua. Adineko bi pertsona zeuden sua hasi denean eta etxetik atera dituzte.

Suhiltzaile batek ere kea arnastu du baina bertan artatu dute.

Sua Errekatxu kaleko 4. eraikinean izan da, 4. pisuan eta 5. eta 6. pisuetan ere kalteak izan dira. Etxebizitza-blokea hustu dute, eta larrialdietako zerbitzuek adierazi dute oraingoz hiru pertsona artatu eta Mendaroko ospitalera eraman dituztela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eibar Gizartea bideoak Gaurko titularrak Albisteak