Gizartea -
Bilboko aireportua
Wizz Air konpainiak Bilbo eta Erroma artean astean lau hegaldi egingo ditu martxoaren 30etik aurrera
Astelehenetan, asteazkenetan, ostiraletan eta igandeetan izango dira joan-etorriak. Erromatik 05:35ean aterako dira eta Loiutik 08:45ean, konpainiaren web-orrian ageri denez.
EITB Media
Wizz Air hegazkin konpainia hungariarrak Bilbo eta Erroma (Fiumicino) arteko hegaldiak egingo ditu martxoaren 30etik aurrera. Astean lau joan-etorri egingo ditu, astelehenetan, asteazkenetan, ostiraletan eta igandeetan.
Erromatik 05:35ean aterako dira hegaldiak eta Loiutik 08:45ean, konpainiaren webgunean ageri denez.
Wizz Air 2004an hasi zen Espainiako Estatuko aireportuetan lanean, eta, gaur egun, 95 ibilbide egiten ditu Estatuko 15 aireportutatik.
Iaz 38.000 hegaldi operatu zituen Espainiako aireportuetatik edo horietara, eta 7 milioi bidaiari izan zituen, Bilboko aireportuko ibilbide batzordeak ohar bidez azaldu duenez.
Konpainiaren arabera, Erroma eta Loiu arteko ibilbidearelkin, 2025eko jubileu-urtea dela eta Erromara doazen erromesei hara bidaiatzeko aukerak zabalduko zaizkie; horrez gain, "aisialdirako eta ihesaldi urbanoetarako aukera zabalagoa izango da, bi norabideetan bidaiari-fluxu etengabea sortuko da eta".