Gizartea -
TRAFIKOA
Zabaldu dute A-15 autobidea Villabona parean, kamioi baten matxurarengatik ia ordubetez itxita egon ondoren
12:30 aldera geratu da ibilgailua ez atzera ez aurrera, eta bi kilometro inguruko auto-ilarak eragin ditu.
EITB MEDIA
A-15 autobidea itxita egon da ia ordubetez Villabona parean, Iruñeko noranzkoan, kamioi batek izandako matxuraren ondorioz.
Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez, 12:30 aldera geratu da ibilgailua ez atzera ez aurrera, eta bi kilometro inguruko auto-ilarak eragin ditu.
13:30 aldera lortu dute kamioia bidetik erretiratzea, eta ordutik, autoek bertara sartzea daukate, atzera berriz.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea