Gizartea -
NAFARROA
Pertsona bat ospitaleratu dute Lizarran, etxebizitza batean piztutako sutean kea arnasteagatik
Sua ostegun goizean piztu da Inprenta kaleko etxebizitza bateko sukaldean. Halaber, hiru pertsona ondoezik sentitu dira eta ospitalean artatu dituzte.
AGENTZIAK | EITB Media
36 urteko gizon bat ospitaleratu dute ostegun honetan Lizarran izandako sute batean kea arnastu ondoren. Halaber, ondoezik sentitu ostean beren kabuz ospitalera joan diren hiru pertsona ere artatu dituzte.
Sua 08:27an piztu da Inprenta kaleko etxebizitza bateko sukaldean, SOS Nafarroa larrialdi zerbitzuek jakitera eraman dutez. Lizarrako suhiltzaileak ez ezik, anbulantzia bat eta udaltzainak ere joan dira sutearen tokira.
Sutearen ondorioz, 36 urteko gizon bat ondoezik sentitu da kea arnasteagatik eta Garcia Orcoyen ospitalera eraman dute. Dena den, gizonaren pronostikoa ez da larria.