Gizartea -

EITB Data

Gimnasioen arrakasta: 13 urtean 201 ireki dituzte

323 gimnasio eta 267 kirol-instalazio daude EAEn; gehienak, Bizkaian.

Gimnasio berriak EAEn. Argazkia: EITB Media.
Gimnasio berriak EAEn. Argazkia: EITB Media.
Gimnasio berriak EAEn. Argazkia: EITB Media.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizarte bat zenbat eta kirolzaleagoa izan, orduan eta erraztasun eta azpiegitura gehiago izaten dituzte bertako biztanleek kirola egiteko. Euskal Autonomia Erkidegoan, aipatzekoa da azken hamarkadan gimnasioen eskaintzak izan duen gorakada, zehazki, 13 urtean 201 zentro ireki dira.

Oro har, Euskal Autonomia Erkidegoak 590 kirol-establezimendu ditu: 267 instalazio (estadioak, pabiloiak, igerilekuak...) eta 323 gimnasio.

Bizkaia da mota horretako azpiegitura gehien dituen lurraldea, guztizkoaren % 55,4. Ehuneko hori biztanle kopuruaren ratioa (% 52,1) baino altuagoa da.

Araban ere establezimenduen ehunekoa (% 17,7) biztanleriarena (% 15,2) baino altuagoa da. Gipuzkoan, ostera, kirol-egoitzen ehunekoa (% 26,7) biztanleriarena (% 32,7) baino baxuagoa da.

Izan ere, azken urteetan gimnasioen zabalkundea handia izan da Bizkaian eta Araban. 2010az geroztik, mota horretako 125 instalazio berri zenbatu dira Bizkaian, eta 44 Araban. Gipuzkoan, 32 gimnasio berri ireki dira.

Igoera hori batez ere 2019tik aurrera nabaritu da, orduan hasi baitziren nabarmen ugaritzen mota horretako kirol-zentroak. Aurretik, urtean 7 establezimendu inguru zabaltzen ziren, eta 2019tik 2023ra bitartean, ordea, 34 gimnasio ireki ziren urtean, batez beste.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Gizartea Eguneko albisteak Albisteak EITB Data