Gizartea -

GIPUZKOA

Euskotreneko trenen zirkulazioa berrezarri dute Mendaro eta Deba artean, zuhaitz bat erortzeagatik eten ostean

Donostia eta Bilbo lotzen dituen E1 linearen zirkulazioa eten egin behar izan dute eta autobus zerbitzua ezarri dute.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskotreneko trenen joan-etorria berrezarri dute Mendaro eta Deba artean, katenarian zuhaitz bat erori delako zerbitzua eten ostean.

Euskotren sozietate publikoak jakitera eman duenez, Donostia eta Bilbo lotzen dituen E1 linearen zirkulazioa eten behar izan dute asteazken eguerdian Mendaro eta Deba artean, katenarian zuhaitz bat erori delako.

Konpainiak autobus zerbitzua ezarri du puntu horretan zerbitzua berrezarri arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Euskotren