Gizartea -

METRO BILBAO

Bidezabal eta Larrabasterra arteko zerbitzua berrezarri da, baina Plentziara arteko autobusak mantentzen dira

Metro Bilbaok zabaldutako informazioaren arabera, lanean ari dira zerbitzua lehenbailehen berrezartzeko.

Ibarbengoako geltokia, artxiboko irudi batean. EITB Media
Ibarbengoako geltokia, artxiboko irudi batean
Ibarbengoako geltokia, artxiboko irudi batean. EITB Media

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bidezabal eta Larrabasterra arteko Metro Bilbaoko zerbitzua asteazken honetako 17:00ak aldera berrezarri dute, Plentziarako zerbitzua eten duen akats tekniko elektriko baten ondorioz. Trenek 20 minutuko maiztasunarekin funtzionatuko dute orain.

Hala ere, Larrabasterra eta Plentzia arteko tartea autobusez betetzen jarraituko dute, 20 minutuan behin, arazo teknikoak guztiz konpondu arte, Metro Bilbaok jakinarazi duenez.

11:50 aldera, Metro Bilbaok bertan behera utzi du Bidezabal eta Plentzia arteko zerbitzua, Ibarbengoako geltokian arazo elektriko bat antzeman ostean.

14:00etatik aurrera, enpresak autobusak jarri ditu tarte horretan joan-etorriak egiteko, 20 minutuko maiztasunarekin.

Enpresaren talde teknikoak lanean jarraitzen du tarte horretan trenen zirkulazioari eragin dion arazo elektrikoa konpontzeko, "metro-zerbitzua ahalik eta lasterren berreskuratu ahal izateko". Metro Bilbaok arazo horrek sor ditzakeen eragozpenak deitoratu ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Bizkaia Metro Bilbao bideoak Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Garraio publikoa