Gizartea -

GARRAIO PUBLIKOA DOAN

Nola eskatu Barik txartela, 12 urtera arteko adingabeek doan bidaiatu dezaten Bizkaian

Neurria otsailaren lehen astean jarriko da indarrean eta Barik pertsonalizatua beharko da. Bizkaiko Garraio Patzuergoan, Metro Bilbaon, Bizkaibusen, Renfen eta Bilbobusen bulegoetan eskatu daiteke.

Artxibo irudia
Artxibo irudia
Artxibo irudia

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaian, garraio publikoa doakoa izango da 12 urtetik azpiko adingabentzat otsailaren lehen astetik aurrera. Hori lortzeko, Barik txartel pertsonalizatua beharko da. Bizkaiko Garraio Patzuergoan, Metro Bilbaon, Bizkaibusen, Renfen eta Bilbobusen bulegoetan eskatu daiteke; adingabekoa tutore batekin eta NANarekin edota familia liburuarekin joan beharko da.

Uztailaren 1ean 14 urtera arteko adingabeei zabalduko zaie neurria. Orduan, abonuen eta bidaia anitzerako dirulaguntza % 40ra jaitsiko da, Garraio Patzuergoak jakinarazi duenez.

Garraio Patzuergoak ohar batean jakinarazi du Batzorde orokorrak Bizkaian izango diren hobariak onartzea erabaki duela. Horien artean, 12 urtera bitarteko adingabeak garraio publikoan doan bidaiatzea.

Neurria otsailaren lehen astean jarriko da martxan eta Barik txartel pertsonalizatua erabili beharko da horretarako. Bizkaiko Garraio Patzuergoan, Metro Bilbaon, Bizkaibusen, Renfen eta Bilbobusen bulegoetan eskatu daiteke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gizartea Bizkaibus Eguneko albisteak Albisteak Garraio publikoa