Gizartea -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Alerta laranja haizeagatik, urteko lehen Gobernu Bilera eta lurrikara Tibeten

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Haizea Getxoko Arrigunaga hondartzan. Artxiboko argazkia: EFE
Haizea Getxoko Arrigunaga hondartzan
Haizea Getxoko Arrigunaga hondartzan. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko urtarrilaren 8an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Alerta laranja haizeagatik: Bizkaian eta Araban alerta laranja ezarri dute eguerdira arte, haize-boladek 120 km/h-ko abiadura gainditzea espero baita. Eguerditik aurrera eta gauerdira arte, alerta laranja abisu hori izatera igaroko da. Halaber, abisu horian egongo dira Gipuzkoa, Nafarroaren zati bat eta Ipar Euskal Herria, bestalde, abisu horian egongo dira.

- Urteko lehen Gobernu Bilera: Imanol Pradales lehendkaaria buru duen Eusko Jaurritzak 2025eko lehen Gobernu Bilera egingo du. Ondoren, Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramailea eta Iñaki Ruiz Ekonomia sailburuordea agertuko dira kazetarien aurrera, bileran onartutako erabakien berri emateko eta 2025eko aurreikuspen ekonomikoak jakinarazteko.

- Lurrikara Tibeten: Asteartean Tibeten izandako 6,8ko lurrikarak gutxienez 126 hildako eta 188 zauritu utzi ditu, bertako agintariek zabaldutako azken balantzearen arabera. Azken orduetan 500 erreplika baino gehiago izan dira, eta horietako lauk 4ko indarra gainditu dute (handiena 4,4koa). Bien bitartean, erreskate taldeak hondakinen azpian harrapatuta egon daitezkeen pertsonen bila ari dira. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak Araba Eusko Jaurlaritza berriak Iparraldea bideoak Alerta meteorologikoak bideoak EAE Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Lurrikarak Asia azken ordukoa Imanol Pradales gaur