Gizartea -
EITB Data
Nafarroa, kirolean diru gehien gastatzen duen Estatuko erkidegoa
EAE zerrenda horretako bostgarren lekuan dago. Pandemiaz geroztik kirol jardueretan egiten den gastua % 23 inguru handitu da bi erkidegoetan.
EITB Media
Nafarroa da kirolari lotutako ondasun eta zerbitzuetan pertsonako gastu handiena duen Estatuko erkidegoa. 2023ko datuen arabera, lurralde horretan batez besteko gastua 480 eurokoa da pertsonako eta urteko.
Euskal Autonomia Erkidegoa sailkapeneko bosgarren postuan dago, Errioxa, Aragoi eta Andaluziaren atzetik, pertsonako eta urteko 322 euroko batez bestekoarekin.
Nafarroako gastuaren faktoreen artean ehizan aritzen direnen kopurua eta txirrindularitza egiten dutenena daude. Alde batetik, Foru Komunitatean 19 mila ehiza-lizentzia baino gehiago dago, Estatuko lizentzia guztien % 3,4. Bestetik, kirola egiten duten 10 pertsonatik ia 4k txirrindularitza egiten dutela diote. Bi kirol horiek beste jarduera batzuek baino gastu-bolumen handiagoa dakarte.
Kiroleko gastua nabarmen handitu da bi erkidegoetan covid-19aren pandemiaz geroztik, 2019-2023 aldian: % 23,2 Nafarroan eta % 22,6 EAEn.
Datuok deigarriak dira Estatuan oro har izan den hazkundearekin alderatzen badira, han % 8,3koa izan baita soilik.