Gizartea -

Haizea

Loiuko aireportuan lur hartu behar zuten hiru hegaldi desbideratu dituzte, haizearen eraginez

Madrildik zetozen bi hegaldi eta Frankfurtetik zetorren bat beste aireportuetara bideratu dituzte.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Loiun (Bizkaia) lur hartu behar zuten hiru hegazkin beste aireportu batzuetara bideratu behar izan dituzte, haizearen eraginez. Hiru hegazinek Madrilgo aireportuan lurreratu behar izan dute, AENAk jakitera eman duenez.

Madrildik zetozen bi hegaldi eta Frankfurtetik zetorren bat desbideratu behar izan dituzte.

Euskalmeten iragarpenaren arabera, haize bortitzak 100 km/h-tik gorako ufadak utziko ditu Bizkaian eta Araban, batez ere mendebaldeko mendi inguruetan. Haizeguneak ez diren lekuetan haizea 70-80 km/h inguruan ibiliko da. Iragarpen horren aurrean, Segurtasun Sailak abisu horia aktibatu du haizeagatik. Asteazkenean alerta laranja aktibatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aireportua Gizartea Eguneko albisteak Albisteak